martes, 8 de abril de 2014

Irakurgaiei buruzko lanak egiteko pausoak

Aurkeztuko duzun lanak honako zatiak izango ditu:



   
           

                                                               
1.    Azala:

    • Zure datuak:
      • Kodea eta taldea.
      • Data eta ebaluazioa.
      • Ikasgaia. 
    • Liburuaren datuak:
      • Liburuaren izenburua.
      • Idazlearen izena.
      • Argitaletxea.

2.    Lehenengo orrialdean: Argumentua. (50 hitz) + Irudi bat.

·         Argumentua obraren hari nagusiaren kontaketa laburra da. Argumentuan ez dira azaldu behar gertakizun guztiak. Argumentua, gainera, gertakizunen hari ordenatua izaten da, nahiz eta obran aldrebestua egon.



3.    Bigarren orrialdean: Laburpena. (200 hitz)

a.     Liburuaren laburpena ondoko eskema jarraituz:

HASIERAKO EGOERA > ARAZOA – EKINTZAK – ONDORIOA > AMAIERAKO EGOERA


4.    Hirugarren orrialdean: Iritzia. (200 hitz)

a)    Iritzia ematerakoan puntu hauek izango dituzu kontuan:
·         alderdi interesgarriak
·         alderdi negatiboak
·         ondorioa, balorazio orokorra

 
b)    Ideiak gehitzeko honako antolatzaileak erabiliko dituzu: gainera, eta, baita ere, alde batetik, bestalde…

c)     Ideiak kontrajartzeko honako antolatzaileak erabiliko dituzu: hala ere, hala eta guztiz ere, dena den, edonola ere…


d)    Ondorioak adierazteko honako antolatzaileak erabiliko dituzu: beraz, laburbilduz, hau guztia dela eta, ondorioz, horrela, honela ba, horregatik, hori horrela delarik…

lunes, 7 de abril de 2014

BOOK TRAILER LEHIAKETAN BOTOA!




Book Trailer Lehiaketan botoa emateko aukera maiatzaren 16a arte


Martxoaren 24tik maiatzaren 16ra arte book trailerrik onenen aldeko botoa emateko aukera izango da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan. Horretarako, lehendabizi Liburu Gaztearen webgunean sartu (www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014) eta book trailerrak ikusi. Ondoren, BOZKATU atala klikatu eman zure botoa. E-mail bakoitzarekin behin bakarrik bozka daiteke, baina aukera bakar horretan kategoria bakoitzeko boto bana eman daiteke.



Gure ikasleen lanak hauek dira:

2. mailako taldeak:
  • Betiguk
  • Bizardun txoriak
  • Capero
  • Gerbiñi
  • IE
  • Izarrak
  • JMSO
  • Loretxoak
  • Pin pan pun
  • Pompa

 3. mailako taldeak:
  • Enarak
  • Izurdeak
  • Muskerrak
  • Pandak
  • Satorrak
  • Sugeak

Bozkatzeko urratsak hauek dira:

1. Aukeratu Norbanakakoa
2. Aukeratu Ikastetxekakoa
3. Datuak bete

Beraz, hiru urratsetan eman daiteke botoa. Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da. Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da.

Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.
Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

jueves, 20 de febrero de 2014

Aditz TRINKOAK




Hona hemen gelan landutako aditz trinkoak eta azterketan sartuko direnak, hau da, NOR aditzak: 


EGON
JOAN
ETORRI
IBILI
ORAINA
nago
hago
dago
gaude
zaude
zaudete
daude
noa
hoa
doa
goaz
zoaz
zoazte
doaz
nator
hator
dator
gatoz
zatoz
zatozte
datoz
nabil
habil
dabil
gabiltza
zabiltza
zabiltzate
dabiltza
IRAGANA
nengoen
hengoen
zegoen
geunden
zeunden
zeundeten
zeuden
nindoan
hindoan
zihoan
gindoazen
zindoazen
zindoazten
zihoazen
nentorren
hentorren
zetorren
gentozen
zentozen
zentozten
zetozen
nenbilen
henbilen
zebilen
genbiltzan
zenbiltzan
zenbiltzaten
zebiltzan

Gogoratu, IZAN aditza ere ager daitekeela, baina hori badakizue, ezta?

Beste hauek aurreragorako utziko ditugu, NOR-NORK formak:



EDUKI
JAKIN
EKARRI
ERAMAN
ORAINA
dau(z)kat
dau(z)kak
dau(z)ka
dau(z)kagu
dau(z)kazu
dau(z)kazue
dau(z)kate
daki(zki)t
daki(zki)k
daki(zki)
daki(zki)gu
daki(zki)zu
daki(zki)zue
daki(zki)te
dakar(tza)t
dakar(tza)k
dakar(tza)
dakar(tza)gu
dakar(tza)zu
dakar(tza)zue
dakar(tza)te
darama(tza)t
darama(tza)k
darama(tza)
darama(tza)gu
darama(tza)zu
darama(tza)zue
darama(tza)te
IRAGANA
neu(z)kan
heu(z)kan
zeu(z)kan
geneu(z)kan
zeneu(z)kan
zeneu(z)katen
zeu(z)katen
neki(zki)en
heki(zki)en
zeki(zki)en
geneki(zki)en
zeneki(zki)en
zeneki(zki)ten
zeki(zki)ten
nekar(re/tza)n
hekar(re/tza)n
zekar(re/tza)n
genekar(re/tza)n
zenekar(re/tza)n
zenekar(tza)ten
zekar(tza)ten
nerama(tza)n
herama(tza)n
zerama(tza)n
generama(tza)n
zenerama(tza)n
zenerama(tza)ten
zerama(tza)ten


miércoles, 22 de enero de 2014

ZERGATIAK EMATEKO EGITURAK: azken esaldia

Goizean, gelan, ariketaren azken zatia zuzentzeko astirik ez dugu izan. Horregatik, hemen daukazue azken esaldia nola berridatzi behar den. Lehenik, egizue begiratu gabe. Ondoren, zuzendu:

1. Gaizki esaka hasi naiz, izan ere, oso haserre nago. IZAN ERE

2. Gaizki esaka hasi naiz, oso haserre bainago. BAIT-

3. Gaizki esaka hasi naiz, oso haserre nago eta. ETA

4. Gaizki esaka hasi naiz oso haserre nagoelako. -ELAKO

5. Oso haserre nago, horregatik, gaizki esaka hasi naiz. HORREGATIK

6. Gaizki esaka hasi naiz: oso haserre nago. :

ANIMO BIHARKO KONTROLERAKO! 


jueves, 9 de enero de 2014

Lehenengo unitateko abestiak

Hona hemen gure gelakideek lehenengo unitatean grabatutako abestiak.

Ezagutzen al dituzue euren ahotsak? Saiatu taldeetako kideak nortzuk diren asmatzen! Findu belarriak eta... ondo pasa, mahaspasa!




















Esan, zein gustatu zaizue gehien?

lunes, 2 de diciembre de 2013

2. ebaluaziorako EUSKARA irakasgaiko IRAKURGAIAK

Ebaluazio honetan primeran pasako duzu irakurtzen! Hiru liburuotatik BAT aukeratu:

1.           Maitasun sua. (Aitor Arana. Ibaizabal)
    
    Dokumentu historiko batean oinarrituta, 17 urteko bi gazteren istorioa kontatzen du. Sutan hil zituzten XIV. mendean, homosexualak izateagatik zigortuta. Gaztetxo batek irakurtzen du istorio hori, eskolarako lan bat prestatzen ari dela. Garai bitan gertatutakoa eta egoera batean antza duten bi istorioen narrazioa.

2.           Smara. (Paula Carballeira. Pamiela)
Smara ume batek Saharara egindako bidaia baten historia da. Bertan, amona Ugago ezagutuko du, hots, hiria arrotz sarkinetatik babesteko gaitasuna izan duen azti ahaltsua. Ugagok bere herriaren istorioak kontatuko dizkio, Hodeien seme-alaben istorioak.

3.           Nur eta denboraren liburua. (Toti Martinez de Lezea, Erein)

Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe. Oporrak dira, jolaserako garaia, baina, eguraldi honekin, Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, Denboraren liburua; liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramaten ditu.


lunes, 4 de noviembre de 2013