Book Trailer Lehiaketan botoa emateko aukera maiatzaren 16a arte
Martxoaren 24tik maiatzaren 16ra arte book
trailerrik onenen aldeko botoa emateko aukera izango da Liburu Gaztea Book
Trailer Lehiaketan. Horretarako, lehendabizi Liburu Gaztearen webgunean sartu (www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014) eta book trailerrak ikusi. Ondoren, BOZKATU atala klikatu eman zure
botoa. E-mail bakoitzarekin behin bakarrik bozka daiteke, baina aukera bakar
horretan kategoria bakoitzeko boto bana eman daiteke.
Gure ikasleen lanak hauek dira:
2. mailako taldeak:
- Betiguk
- Bizardun txoriak
- Capero
- Gerbiñi
- IE
- Izarrak
- JMSO
- Loretxoak
- Pin pan pun
- Pompa
3. mailako taldeak:
- Enarak
- Izurdeak
- Muskerrak
- Pandak
- Satorrak
- Sugeak
Bozkatzeko urratsak hauek dira:
1. Aukeratu Norbanakakoa
2. Aukeratu Ikastetxekakoa
3. Datuak bete
Beraz, hiru urratsetan eman daiteke botoa. Urrats
bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan
botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.
Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi
behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak.
Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da.
Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik
bozkatu ahal izango da.
Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien
artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
No hay comentarios:
Publicar un comentario